Enplegu tasan eragin gutxi daukan arren (%4,5) lehen sektoreak garrantzi handia du gizartean, eta lehengai bikainak ematen ditu nekazaritza-industriarentzat.
Alderdi fisiko eta geografikotik azterturik, iparraldetik hegoalderantz Nafarroa aldatuz doa: mendialdea oparoa da baso eta larretan, eta ugari dira artasoroak, erremolatxa sailak eta, ondorioz, ganadu aziendak ere; erdialdean, aldiz, nagusi dira zereal eta bazka sailak, fruta-arbolak eta, azken bolada honetan, industriarako sailak, adibidez ekilore eta koltza ekoiztekoak. Soro landatua eta lugorriak (Argazkia: Etxeberria/Astrain).
Erriberan ohikoagoak dira mahastiak eta barazkiak. Azken hauek famatuak dira beren kalitateagatik, eta lehengaia dira eskualdean aspalditik dagoen kontserba-industria indartsuarentzat.
Nekazaritza eta abeltzaintza gaiek duten izen ona adierazten dute Nafarroako jatorri-izendapenek: Urbasa aldeko Idiazabal gazta, Erronkariko gazta, Nafarroako esparragoak, Lodosako pikillo piperrak eta Nafarroako ardoa -beltza, gorria eta zuria-. Horietaz gain, aipatzekoa da "Nafarroako Bigantxa", kalitate-izendapena daukana.
Biztanleria Aktiboaren Inkesta
Nafarroako okupatuen kopurua 1.900 lagunetan gehitu da 2013ko hirugarren hiruhilekoan eta 248.800 lagunetan kokatzen da; horrek %0,75eko hiruhileko aldakuntza-tasa eragiten du . Urtebetean, enplegua 13.900 lagunetan murriztu da, horietatik 4.600 gizonezkoak dira eta 9.300 emakumezkoak eta urte arteko aldakuntza-tasa %-5,30ean geratzen da. Okupatu horien guztien artean 138.800 gizonezkoak dira, %67,36ko jarduera-tasarekin; bestetik, 16 urtetik gorako 110.000 emakumezko zeuden enplegatuta 2013ko hirugarren hiruhilekoan, emakumezkoen %52,57ko jarduera-tasarekin. Langabeen kopurua 100 lagunetan gehitu da 2013ko hirugarrena hiruhilekoan; beraz, kopuru osoa 55.500 lagunetan geratzen da. Horrek aurreko hiruhilekoarekiko %0,13ko gehikuntza adierazten du eta, azken urtean, %20,06ko gehikuntza. Sexuaren arabera, 3.300 gizonezko eta 6.000 emakumezko gehiago erregistratzen dira langabezian, urte arteko tasaren arabera, %12,69an eta %29,70an kokatuz, urrunez hurren. Populazioa eta biztanleria Nafarroan. 2007ko 4. hiruhilekoa. Jarduera tasa ekoizpen sektoreen arabera. 2007ko 4. hiruhilekoa.
prueba Jarduera tasa Nafarroan sexuaren arabera. 2007ko 4. hiruhilekoa. Jarduera eta langabezi tasa Nafarroan eta Espainian. 2007ko 4. hiruhilekoa. Nafarroako ENPLEGUARI buruzko informazio gehiago
BPG
2005eko Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) —eguneko prezioetan eta biztanle bakoitzeko— 24.761 eurokoa izan da (lehenengo balioespena). Beraz, Espainia osoko batez bestekoa baino handiagoa; hain justu, %119,6.
2000ko Urteko Ekonomia Kontuek, egin diren azkenek, Nafarroako eta Espainiako ekonomia egituraren berri ematen digute, ondoko grafikoetan ikusten den bezala. Kontuan izan behar da BPGa Balio Erantsi Gordina (BEG) eta Produktuen gaineko Zergak batzean lortzen den emaitza dela, eta horiek, era berean, Balio Erantsiaren gaineko Zergak (BEZ), Inportazioaren gaineko Zergek eta beste Zerga Berezi batzuek osatzen dituztela.
Gráfico de columnas. Evolución anual de Navarra y España
BPGa (eguneko prezioak), biztanleko
Gráfico de tarta. Aportaciones de los sectores productivos al VAB en Navarra
BEG op, Nafarroan. 2000
Gráfico de tarta. Aportaciones de los sectores productivos al VAB en España
NAFARROAKO NEKAZARITZAREN BILAKAERA 1960 arte biztanleria aktiboaren %50 baino gehiago sektore horretan aritzen zen. Gaur %6 . 1900 eta 1960 bitartean eman ziren lehen aldaketak, teknika tradizionaletik modernora pasa ziren (mekanizazioa, ongarri kimikoak adb.z) Ondorioz:
Laborantza lurrak ugaldu ziren, batez ere zerealetarako.
Ureztalurrak ere ugaldu eta hobetu ziren.
Labore berriak sartu ziren, hala nola azukretako erremolatxa eta
alpapa bezalako bazka laboreak.
Hortaz, produkzioa eta errendimendua handitu ziren.
Geroago; mekanizazioa, (80. urteak arte 2.800 traktoretik 10.500 ingurura pasatu zen, eta 26 uztamakinatik 1.500 ingurura), Zereala almazenatzeko siloak egin ziren eta lurzati berrantolamendua abiatu. Horren ondorioz errendimenduen igoera. Gaur egun, Espainia Ebko kide denetik; Nafarroako nekazaritza lehia-gaitasun ona du eta kapitalizazio eta garapen teknologikoko maila ona ere bai. Horren arrazoiak hauek izan dira: zereal landak asko ugaltzea, lugorriak, olibadiak eta mahastiak gutxituta; ekilorearen laborantza ugaltzea; larre azalera handitzea; baso lanaren sektorea hobetzea; nekazaritzako produktuak almazenatu, kontserbatu eta eraldatzeko teknikak hobetzea; Administrazioen laguntzak, bereziki EBeko funsetatik emanak (FEOGA; FEDER eta FSE); Kudeaketarako Institutu Teknikoa sortzea (ITG) eta mahastigintza eta Nafarroako Enologia Estazioa sortzea (EVENA) eta jatorri izendapenak agertzea (zaintzuriakak, pikilo piperrak, patxarana, ardoa, gazta eta aratxea). Gaur Nafarroako nekazaritza garatuenetakoa eta lehiakorrenetakoa da beste komunitateenaren aldean. BI ZONALDE DESBERDINTZEN DITUGU: Ager delakoa, hau da, lur landua, osotarako azaleraren heren bat da. Ipar-mendebaldeko Nafarroan eta Pirinio ibarretan laborantza lur gutxi dago; Nafarroako Erdialdean eta Erriberan, berriz, lur landua nagusi da. Saltus delakoak honakoak hartzen ditu: - Larreak. Azalera osoaren laurden eskaxa, gehienak Mendialdean eta Erdialdean. - Oihan lurrak. Azalera osoaren heren eskaxa. Mendialdeko lurretan nagusi. - Bestelako azalerak. Azalera osoaren%10 besterik ez. Lur landugabeak, larratzak, ibaiak eta aintzirak hartzen dituzte.
Nafarroako nekazal paisaiak.
NAFARROAKO NEKAZAL PAISAIAK FAKTORE FISIKOAK GIZA FAKTOREAK LUR-JABETZA SISTEMA LURRAREN ERABILERA NEKAZARITZA POLITIKA ZONALDEAK
IPARRALDEA PIRINEOETAKO ESKUALDEA
Biziki euritsua
Azienda txikiak Azalera txikiko baratzak, etxe edo baserrien ondoan.
Nekazaritza: Zereala,patata,bazka-laboreak, 5.000 ha. Larreek eta belardiek hedadura haundiagoa dute 7.800 ha. Abeltzaintza: Ardiak, zaldiak, behi autoktonoak; behi pirenaikoak. Mendialdeko azalera osoa baino gehiago basoa da. HEZE ATLANTIKOA Polilaborantza intentsiboa; artoa, tuberkuluak, azienda bazkatzeko. Sagarrondo eta gaztainondoak belar-leku eta iralekuekin tartekatuak. Pagadi eta hariztiak nagusi dira.
Ardiak Nafarroan gehien hazitzen den animalia), behiak (kantitatez bigarren postuan) eta zaldiak (kopuru aldetik baxuena).
PIRINEOETAKO ZONALDEA IPAR MENDEBALDEA
ERDIALDEA
Zereal eskualde nagusiak. Lekadunak ere eta ondoren ekilorea eta mahastia. Ardiak nagusi.
Iruñerriko eta Agoitz-Irunberriko arroak.
HEGOALDEA
Lehorra, prezipitazio gutxi,
Lehorreko laborantza estentsiboa.
Zerealak, mahatsondoak, olibondoak. Prezipitazioen menpe dagoenez, ureztatutako sail ugari daude. Ebro, Arga, Ega eta Aragoi ibaien terrazetan ureztatutako laboranzta intentsiboa; barazkiak, zainzuriak, piperrak, tomateak, orburuak. Bazka; alpapa eta fruta arbolak.
NAFARROAKO NEKAZAL PAISAIAK: SARRERA: Nafarroak geomorfologiak eta klimak dituen ezaugarriengatik bi nekazaritza eremu handi bereizten dira:: Ipar-mendebaldeko eta Pirinio ibarretako Nafarroa, basogintza eta abeltzaintza lanbide dituena. Pirinio-aurreko, Nafarroa Erdialdeko eta Erriberako Nafarroa nekazaria MENDIALDEA. IPAR MENDEBALDE HEZEA. Faktore fisikoak: Klima da baldintza haundiena; euri ugari (urtean 1000 mmtik gora), maiz, (urtean 130 egun baino gehiagotan), eta eztiak. Lainoa maiz mendietan. Erregimen termiko erregularra da, neguak eztiak eta udak moderatuak.Bitarte termikoa baxua da, itsasoaren eraginagatik. Klima mota honek larre eta azienda egoteko egokia. Lurraren erabilera: Abeltzaintzarako bereziki da, (lur guztien %68). Salbuespenak; Baztan, han herrilurrak lur guztien %80tik gora dira eta Urbasa eta Andia mendiak, hango mendiak nafar guztiek aprobetxatzekoak dira. Behi azienda izaten da gehiena, esnetarakoa eta aurrerakoa. Gero eta gehiago ukuilu behiak izaten dira, bazkaz eta pentsuz elikatuak. Gaur, bertako mendi-behien ordez kanpoko arrazak dira nagusi: “frisoia” esnetarako behietan eta “suitzoa” aurrerakoetan. Ardi latxa ere badago, esnetarakoa. Ardi eta behi buru gehien dituen Nafarroa zatia da. Behortalde batzuk ere badaude. Txerriak gaur egun ukuilutan edo granjetan daude. Nekazaritzan larre hesituak (bocage) dira gehienak. Oihanaren, iralekuen eta txilardien kaltean gero eta gehiago hartu izan dira. Artoa, bazkatarako arbi eta ilarraren polilaborantza intentsiboa ekoizten da. Gaur egun landutako lur gutxiago eta belarsoro gehiago daude. PIRINEOETAKOA IPAR MENDEBALDEAN NON: Pirinioko aurreko ibarrak hartzen ditu, Arga ibaitik Aragoiko mugara bitarte, Eska, Zaraitzu, Irati, Urrobi, Erro eta Arga ibaien arroetan. BALDINTZA FISIKOAK: Erliebe malkartsua, klima; prezipitazio ugari, oso negu hotzak eta luzeak, elurra eta izotza, uda labur freskoak. Horregatik abeltzantza da nagusi. Pirinio aldeko abeltzaintza tradizionalean azienda larratu egiten zen: Kontzeju, herri edo ibar bakoitzeko auzotarrek herri lurrak eta larreak aprobetxatzen zituzten. Gaur, berriz, ukuilu-azienda izaten da gehiena, errendimendu ekonomiko hobea ematen duelako. Horregatik lehengo larra-aziendaren ordez ukuilu azienda ezartzen ari da, gehienbat frisoi arrazako behiak, esnetarakoak. Halako azienda ugari egoten da mendebaldeko Pirinio ibarretan. Bertako behi azienda (behi gorriak) askoz ere sendoagoa da eta gai da mendian bere kabuz bazkatzeko (negu gorrieneko egunetan ezik). t Haragitarakoa da gehinbat. Ardiei dagokionez, bi arraza nagusi daude: latxa eta arrasa edo txurra ardia. Ibar hauetan ardi azienda da nagusi. Larre-aldako artzantza egin izan da haiekin. Gaur, berriz, Erronkari eta Zaraitzu ibarretan baizik ez da egiten larre-aldarik, Erriberara joaten baitira. Larre-alda hau ezagunena da, bi ibarrak eskubidedun baitira Bardean eta horregatik hango bazka aprobetxatzeko eskubidea dute. Nekazaritzari dagokionez, gaur egun laborantza lur bakarrak ibai ertzeko azalera txikiak izaten dira; bertan patata eta bazka landareak baina belarsoroak ugaldu dira.Etxeko baratze txikiak ere izaten dira, polilaborantza-koak. PIRINEO AURREAK Iruñerria eta Irunberri-Agoitz arroa dira Nafarroako zereal ekarle handienak. Arrazoiak:zelai asko egotea, edo malda gutxiko azalerak, ibai terrazak. Klima zaugarriak, hau da, euri franko eta erregular xamarrak, eta lurzoruaren osaera, tufarria eta buztina baitira nagusi, nekazaritzarako onak. Arro hauetako laborantza lurren portzentajea azalera geografikoaren %35 inguru da, hau da, Ipar-mendebaldeko Nafarroa hezekotik ( (%2,4) eta Piriniokotik (%3,2) guztiz gora. Azienda gehiena ardia da. urteak arte orrikako nekazaritza sistema tradizionala zen nagusi, eta zerealak (garia, garagarra eta oloa), lekadunak eta lugorri-aldiak txadakatzen ziren, lurra ez pobretzeko. Mahastiak garrantzi handia zuen. Gaur, berriz, arro hauetako paisaia Zereal openfield tipikoa da, zerealaren nagusigoa erabatekoa baita. Garia eta garagarra dira zereal arruntenak. Oloak garrantzi handia galdu du eta artoa ia erabat desagertu da. Zerealen ondotik lekadunak heldu dira garrantziz. XX. mendeko bigarren erditik bi labore industrial sartu ziren: ekilorea eta koltza, lehengo lekadunen ordez, baina ez batak ez besteak ez dute errorik egin, hartzen duten azalera txikian ageri den moduan. Lur landu gehiena lehorreko belar landareek hartua dago. Laborantza ureztatua Irunberri arroko etxe-baratzeetan ikusten da eta, Iruñerrian, Arga ibaiaren ertzeko baratze komertziorako ustiatuetan. ERDIALDEA Nafarroako Erdialdea Mendialde eta Erriberaren arteko eremua da, eta bien ezaugarri zenbait ditu. Osagai hauek ditu: Mendebaldeko Nafarroa Erdialdea edo Lizarrerria, eta Ekialdeko Nafarroa Erdialdea. Arga ibaiak bereizten ditu bi alderdiok. Ipar-muga, berriz, Urbasa, Sarbil, Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire mendilerroak dira. FAKTORE FISIKOAK: Klima mediterraniarra,nahiz eta Atlantikoko eta Pirinioko eragina duen. Prezipitazio urriak (500 eta 800 mm bitartean) Tenperatura; uda beroak, lurrak elkortzen dituztenak, eta negu hotzak. Bitarte termiko altua, 16º C baino gehiagokoa. LABORANTZA MODUA- PRODUKZIOA. Eremu honetako labore tradizionalak lehorreko polilaborantza mediterraniarrekoak dira (garia, mahastia eta oliboa). Zerealak eremu guztian. Mahasti zabalenak eta ospetsuenak Iltzarbeibar, Erriberri, Oibar, mañeru, Solana, Montejurra eta Viana-Los Arcosko mendipeetakoak dira. Oliboak ez du inoiz azalera gehiegirik izan, izotzak kalte egiten baitio eta askotan uztak galtzen baitira. Arga, Ega, Aragoi eta Cidacos ibaien ertzetan baratze txikiak daude. Barazki, bazka, arto eta landare industrialak ekoizteko ureztalurrak dira. Abeltzaintzari dagokionez, azienda arruntena ardia da. Azken 30 urteetan nekazaritza jarduerak aldaketa handiak izan ditu. Hona garrantzitsuenak: - Landak ez dira lugorri uzten lehen bezala, makina berriak sartu eta ongarri kimikoak erabiltzearen ondorioz. - Zereal produkzioa handitu da (garia eta garagarra), hazi berriak erabiltzearen ondorioz. - Malda gehiegiko alorrak utzi dira. - Enbor landareak (mahastia eta oliboa) gutxitu eta belar laboreak ugaldu. - Labore berriak sartu dira: esparragoa, almendroa, koltza, ekilorea, bazka landareak eta artoa. - Lehengo nekazari kooperatiba txiki eta ugarien ordez, koperatiba handi bakar batzuk ezarri dira, silo egokiak dituztenak zereal uztak almazenatu eta saltzeko. - Lurzati berrantolamenduak aurrera egin du. Bertako klima mediterraniar kontinentalizatuak baldintzatzen ditu eremu honetako nekazaritza jarduera: prezipitazioak urriak dira (urtean 500 mmtik behera) eta tenperaturak muturrekoak (uda beroak eta negu hotzak). Bitarte termikoa altuagoa da (17º C baino gehiago). Erriberako bi paisaia tipikoak lehor lurra eta ureztalurra dira. Lehor lurrak hartzen du azalera handiena. Bertan hiruko mediterraniarra etortzen da. Zereal asko egiten da Bardean eta Montes de Cierzon, mahasti asko Murchante, Cintruénigo eta Cascanten, eta oliboa Ablitasen. Lehor lurretan ardi azienda bazkatzen da. Prezipitazioak hain urriak eta irregularrak direlarik, Erriberako alderdi asko (Ebroko eta haren ibaiadar Ega eta Aragoiko terrazak) ureztalur bihurtu dira. Eremu honetan ureztalurrak ugaltzeko proiektuak Erdi Aroan hasi ziren eta Aro modernoan segitu, Tausteko ubidea, Ebroko ezker hegitik, eta Aragoiko Ubide Inperiala (El Bocal uharkatik hasita), egin zirenean. XX. mende hasieran Lodosako ubidea egin zen eta mende erdialdean Bardeetakoa, ura Aragoitik hartzen baitu, Esako urtegian. Ureztalurretako nekazaritza sistema tipikoa polilaborantza da. Frutarbolak eta barazkiak (tomatea, piperra, alkatxofa, letxuburuak, kardua eta esparragoa), izan dira Nafarroako kontserba industrian oinarri eta tradizio gehien izan dutenak. Artoa ere egiten da eta alfalfa bezalako bazka landareak. Abeltzaintza gero eta gehiago ukuiluko abeltzaintza komertziala da. Zerri, hegazti eta txekor azienda da nagusi
Ekoizpen sektoreak
Egitura
Enplegu tasan eragin gutxi daukan arren (%4,5) lehen sektoreak garrantzi handia du gizartean, eta lehengai bikainak ematen ditu nekazaritza-industriarentzat.Alderdi fisiko eta geografikotik azterturik, iparraldetik hegoalderantz Nafarroa aldatuz doa: mendialdea oparoa da baso eta larretan, eta ugari dira artasoroak, erremolatxa sailak eta, ondorioz, ganadu aziendak ere; erdialdean, aldiz, nagusi dira zereal eta bazka sailak, fruta-arbolak eta, azken bolada honetan, industriarako sailak, adibidez ekilore eta koltza ekoiztekoak.
Erriberan ohikoagoak dira mahastiak eta barazkiak. Azken hauek famatuak dira beren kalitateagatik, eta lehengaia dira eskualdean aspalditik dagoen kontserba-industria indartsuarentzat.
Nekazaritza eta abeltzaintza gaiek duten izen ona adierazten dute Nafarroako jatorri-izendapenek: Urbasa aldeko Idiazabal gazta, Erronkariko gazta, Nafarroako esparragoak, Lodosako pikillo piperrak eta Nafarroako ardoa -beltza, gorria eta zuria-. Horietaz gain, aipatzekoa da "Nafarroako Bigantxa", kalitate-izendapena daukana.
Biztanleria Aktiboaren Inkesta
Nafarroako okupatuen kopurua 1.900 lagunetan gehitu da 2013ko hirugarren hiruhilekoan eta 248.800 lagunetan kokatzen da; horrek %0,75eko hiruhileko aldakuntza-tasa eragiten du . Urtebetean, enplegua 13.900 lagunetan murriztu da, horietatik 4.600 gizonezkoak dira eta 9.300 emakumezkoak eta urte arteko aldakuntza-tasa %-5,30ean geratzen da.
Okupatu horien guztien artean 138.800 gizonezkoak dira, %67,36ko jarduera-tasarekin; bestetik, 16 urtetik gorako 110.000 emakumezko zeuden enplegatuta 2013ko hirugarren hiruhilekoan, emakumezkoen %52,57ko jarduera-tasarekin.
Langabeen kopurua 100 lagunetan gehitu da 2013ko hirugarrena hiruhilekoan; beraz, kopuru osoa 55.500 lagunetan geratzen da. Horrek aurreko hiruhilekoarekiko %0,13ko gehikuntza adierazten du eta, azken urtean, %20,06ko gehikuntza. Sexuaren arabera, 3.300 gizonezko eta 6.000 emakumezko gehiago erregistratzen dira langabezian, urte arteko tasaren arabera, %12,69an eta %29,70an kokatuz, urrunez hurren.
prueba
Nafarroako ENPLEGUARI buruzko informazio gehiago
BPG
2005eko Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) —eguneko prezioetan eta biztanle bakoitzeko— 24.761 eurokoa izan da (lehenengo balioespena). Beraz, Espainia osoko batez bestekoa baino handiagoa; hain justu, %119,6.2000ko Urteko Ekonomia Kontuek, egin diren azkenek, Nafarroako eta Espainiako ekonomia egituraren berri ematen digute, ondoko grafikoetan ikusten den bezala. Kontuan izan behar da BPGa Balio Erantsi Gordina (BEG) eta Produktuen gaineko Zergak batzean lortzen den emaitza dela, eta horiek, era berean, Balio Erantsiaren gaineko Zergak (BEZ), Inportazioaren gaineko Zergek eta beste Zerga Berezi batzuek osatzen dituztela.
Iturria: Nafarroako Lurralde Kontuak. Nafarroako Estatistika Institutua
Nafarroako BPGari buruzko informazio gehiago
**TAFALLAKO IKASLEEK EGINDAKO ARIKETAK KOADERNO DIGITALEAN (21. ariketa)**
OINARRIZKO INFORMAZIOA BAINA, ERDERAZ
NAFARROAKO UBIDEA
NEKAZARITZA SAILA
navarraagraria
AGROTURISMO, ESCAPADARURAL
PAC
LEADER TALDEAK
SEKTORE EKONOMIKOAK NAFARROAN
BROCOLI ETA...
MURRIZKETAK
CO2
IRITZIA
NEKAZARITZA EKOLOGIKOA
LEHEN SEKTOREA ABARTZUZAN
NAFARROAKO BERTAKO PRODUKTUEN IZENDAPENA
NAFARROAKO NEKAZARITZAREN BILAKAERA
1960 arte biztanleria aktiboaren
%50 baino gehiago sektore horretan aritzen zen. Gaur %6 .
1900 eta 1960 bitartean eman ziren lehen aldaketak, teknika tradizionaletik modernora pasa
ziren (mekanizazioa, ongarri kimikoak adb.z)
Ondorioz:
- Laborantza lurrak ugaldu ziren, batez ere zerealetarako.
- Ureztalurrak ere ugaldu eta hobetu ziren.
- Labore berriak sartu ziren, hala nola azukretako erremolatxa eta
alpapa bezalako bazka laboreak.- Hortaz, produkzioa eta errendimendua handitu ziren.
Geroago; mekanizazioa, (80. urteak arte 2.800 traktoretik 10.500 ingurura pasatu zen, eta 26 uztamakinatik 1.500 ingurura), Zereala almazenatzeko siloak egin ziren eta lurzati berrantolamendua abiatu. Horren ondorioz errendimenduen igoera.Gaur egun, Espainia Ebko kide denetik;
Nafarroako nekazaritza lehia-gaitasun ona du eta kapitalizazio eta garapen teknologikoko maila ona ere bai.
Horren arrazoiak hauek izan dira: zereal landak asko ugaltzea, lugorriak, olibadiak eta mahastiak gutxituta; ekilorearen laborantza ugaltzea; larre azalera handitzea; baso lanaren sektorea hobetzea; nekazaritzako produktuak almazenatu, kontserbatu eta eraldatzeko teknikak hobetzea; Administrazioen laguntzak, bereziki EBeko funsetatik emanak (FEOGA; FEDER eta FSE); Kudeaketarako Institutu Teknikoa sortzea (ITG) eta mahastigintza eta Nafarroako Enologia Estazioa sortzea (EVENA) eta jatorri izendapenak agertzea (zaintzuriakak, pikilo piperrak, patxarana, ardoa, gazta eta aratxea). Gaur Nafarroako nekazaritza garatuenetakoa eta lehiakorrenetakoa da beste komunitateenaren aldean.
BI ZONALDE DESBERDINTZEN DITUGU:
Ager delakoa, hau da, lur landua, osotarako azaleraren heren bat da. Ipar-mendebaldeko Nafarroan eta Pirinio ibarretan laborantza lur gutxi dago; Nafarroako Erdialdean eta Erriberan, berriz, lur landua nagusi da.
Saltus delakoak honakoak hartzen ditu:
- Larreak. Azalera osoaren laurden eskaxa, gehienak Mendialdean eta Erdialdean.
- Oihan lurrak. Azalera osoaren heren eskaxa. Mendialdeko lurretan nagusi.
- Bestelako azalerak. Azalera osoaren%10 besterik ez. Lur landugabeak, larratzak, ibaiak eta aintzirak hartzen dituzte.
FAKTORE FISIKOAK GIZA FAKTOREAK LUR-JABETZA SISTEMA LURRAREN ERABILERA NEKAZARITZA POLITIKA ZONALDEAK
PIRINEOETAKO ESKUALDEA
Azalera txikiko baratzak, etxe edo baserrien ondoan.
Zereala,patata,bazka-laboreak, 5.000 ha.
Larreek eta belardiek hedadura haundiagoa dute 7.800 ha.
Abeltzaintza: Ardiak, zaldiak, behi autoktonoak; behi pirenaikoak.
Mendialdeko azalera osoa baino gehiago basoa da.
HEZE ATLANTIKOA
Polilaborantza intentsiboa; artoa, tuberkuluak, azienda bazkatzeko.
Sagarrondo eta gaztainondoak belar-leku eta iralekuekin tartekatuak.
Pagadi eta hariztiak nagusi dira.
IPAR MENDEBALDEA
Lekadunak ere eta ondoren ekilorea eta mahastia.
Ardiak nagusi.
Prezipitazioen menpe dagoenez, ureztatutako sail ugari daude. Ebro, Arga, Ega eta Aragoi ibaien terrazetan ureztatutako laboranzta intentsiboa; barazkiak, zainzuriak, piperrak, tomateak, orburuak. Bazka; alpapa eta fruta arbolak.
Txerriak granjetan.
Produkzio intentsibo eta estensiboa.
SARRERA:
Nafarroak geomorfologiak eta klimak dituen ezaugarriengatik bi nekazaritza eremu handi bereizten dira::
Ipar-mendebaldeko eta Pirinio ibarretako Nafarroa, basogintza eta abeltzaintza lanbide dituena.
Pirinio-aurreko, Nafarroa Erdialdeko eta Erriberako Nafarroa nekazaria
MENDIALDEA. IPAR MENDEBALDE HEZEA.
Faktore fisikoak:
Klima da baldintza haundiena; euri ugari (urtean 1000 mmtik gora), maiz, (urtean 130 egun baino gehiagotan), eta eztiak. Lainoa maiz mendietan. Erregimen termiko erregularra da, neguak eztiak eta udak moderatuak.Bitarte termikoa baxua da, itsasoaren eraginagatik.
Klima mota honek larre eta azienda egoteko egokia.
Lurraren erabilera:
Abeltzaintzarako bereziki da, (lur guztien %68).
Salbuespenak; Baztan, han herrilurrak lur guztien %80tik gora dira eta Urbasa eta Andia mendiak, hango mendiak nafar guztiek aprobetxatzekoak dira.
Behi azienda izaten da gehiena, esnetarakoa eta aurrerakoa. Gero eta gehiago ukuilu behiak izaten dira, bazkaz eta pentsuz elikatuak. Gaur, bertako mendi-behien ordez kanpoko arrazak dira nagusi: “frisoia” esnetarako behietan eta “suitzoa” aurrerakoetan.
Ardi latxa ere badago, esnetarakoa. Ardi eta behi buru gehien dituen Nafarroa zatia da. Behortalde batzuk ere badaude.
Txerriak gaur egun ukuilutan edo granjetan daude.
Nekazaritzan larre hesituak (bocage) dira gehienak. Oihanaren, iralekuen eta txilardien kaltean gero eta gehiago hartu izan dira.
Artoa, bazkatarako arbi eta ilarraren polilaborantza intentsiboa ekoizten da.
Gaur egun landutako lur gutxiago eta belarsoro gehiago daude.
PIRINEOETAKOA IPAR MENDEBALDEAN
NON:
Pirinioko aurreko ibarrak hartzen ditu, Arga ibaitik Aragoiko mugara bitarte, Eska, Zaraitzu, Irati, Urrobi, Erro eta Arga ibaien arroetan.
BALDINTZA FISIKOAK:
Erliebe malkartsua, klima; prezipitazio ugari, oso negu hotzak eta luzeak, elurra eta izotza, uda labur freskoak. Horregatik abeltzantza da nagusi.
Pirinio aldeko abeltzaintza tradizionalean azienda larratu egiten zen: Kontzeju, herri edo ibar bakoitzeko auzotarrek herri lurrak eta larreak aprobetxatzen zituzten. Gaur, berriz, ukuilu-azienda izaten da gehiena, errendimendu ekonomiko hobea ematen duelako. Horregatik lehengo larra-aziendaren ordez ukuilu azienda ezartzen ari da, gehienbat frisoi arrazako behiak, esnetarakoak. Halako azienda ugari egoten da mendebaldeko Pirinio ibarretan.
Bertako behi azienda (behi gorriak) askoz ere sendoagoa da eta gai da mendian bere kabuz bazkatzeko (negu gorrieneko egunetan ezik). t Haragitarakoa da gehinbat.
Ardiei dagokionez, bi arraza nagusi daude: latxa eta arrasa edo txurra ardia.
Ibar hauetan ardi azienda da nagusi. Larre-aldako artzantza egin izan da haiekin. Gaur, berriz, Erronkari eta Zaraitzu ibarretan baizik ez da egiten larre-aldarik, Erriberara joaten baitira. Larre-alda hau ezagunena da, bi ibarrak eskubidedun baitira Bardean eta horregatik hango bazka aprobetxatzeko eskubidea dute.
Nekazaritzari dagokionez, gaur egun laborantza lur bakarrak ibai ertzeko azalera txikiak izaten dira; bertan patata eta bazka landareak baina
belarsoroak ugaldu dira.Etxeko baratze txikiak ere izaten dira, polilaborantza-koak.
PIRINEO AURREAK
Iruñerria eta Irunberri-Agoitz arroa dira Nafarroako zereal
ekarle handienak.
Arrazoiak:zelai asko egotea, edo malda gutxiko azalerak, ibai terrazak.
Klima zaugarriak, hau da, euri franko eta erregular xamarrak, eta lurzoruaren osaera, tufarria eta buztina baitira nagusi, nekazaritzarako onak. Arro hauetako laborantza lurren portzentajea azalera geografikoaren %35 inguru da, hau da, Ipar-mendebaldeko Nafarroa hezekotik ( (%2,4) eta Piriniokotik (%3,2) guztiz gora. Azienda gehiena ardia da.
urteak arte orrikako nekazaritza sistema tradizionala zen nagusi, eta zerealak (garia, garagarra eta oloa), lekadunak eta lugorri-aldiak txadakatzen ziren, lurra ez pobretzeko. Mahastiak garrantzi handia zuen. Gaur, berriz, arro hauetako paisaia Zereal openfield tipikoa da, zerealaren nagusigoa erabatekoa baita. Garia eta garagarra dira zereal arruntenak. Oloak garrantzi handia galdu du eta artoa ia erabat desagertu da.
Zerealen ondotik lekadunak heldu dira garrantziz. XX. mendeko bigarren erditik bi labore industrial sartu ziren: ekilorea eta koltza, lehengo lekadunen ordez, baina ez batak ez besteak ez dute errorik egin, hartzen duten azalera txikian ageri den moduan.
Lur landu gehiena lehorreko belar landareek hartua dago. Laborantza ureztatua Irunberri arroko etxe-baratzeetan ikusten da eta, Iruñerrian, Arga ibaiaren ertzeko baratze komertziorako ustiatuetan.
ERDIALDEA
Nafarroako Erdialdea Mendialde eta Erriberaren arteko eremua da, eta bien ezaugarri zenbait ditu. Osagai hauek ditu: Mendebaldeko Nafarroa Erdialdea edo Lizarrerria, eta Ekialdeko Nafarroa Erdialdea. Arga ibaiak bereizten ditu bi alderdiok. Ipar-muga, berriz, Urbasa, Sarbil, Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire mendilerroak dira.
FAKTORE FISIKOAK:
Klima mediterraniarra,nahiz eta Atlantikoko eta Pirinioko eragina duen. Prezipitazio urriak (500 eta 800 mm bitartean)
Tenperatura; uda beroak, lurrak elkortzen dituztenak, eta negu hotzak. Bitarte termiko altua, 16º C baino gehiagokoa.
LABORANTZA MODUA- PRODUKZIOA.
Eremu honetako labore tradizionalak lehorreko polilaborantza mediterraniarrekoak dira (garia, mahastia eta oliboa).
Zerealak eremu guztian. Mahasti zabalenak eta ospetsuenak Iltzarbeibar, Erriberri, Oibar, mañeru, Solana, Montejurra eta Viana-Los Arcosko mendipeetakoak dira. Oliboak ez du inoiz azalera gehiegirik izan, izotzak kalte egiten baitio eta askotan uztak galtzen baitira.
Arga, Ega, Aragoi eta Cidacos ibaien ertzetan baratze txikiak daude. Barazki, bazka, arto eta landare industrialak ekoizteko ureztalurrak dira.
Abeltzaintzari dagokionez, azienda arruntena ardia da.
Azken 30 urteetan nekazaritza jarduerak aldaketa handiak izan ditu. Hona garrantzitsuenak:
- Landak ez dira lugorri uzten lehen bezala, makina berriak sartu eta ongarri kimikoak erabiltzearen ondorioz.
- Zereal produkzioa handitu da (garia eta garagarra), hazi berriak erabiltzearen ondorioz.
- Malda gehiegiko alorrak utzi dira.
- Enbor landareak (mahastia eta oliboa) gutxitu eta belar laboreak ugaldu.
- Labore berriak sartu dira: esparragoa, almendroa, koltza, ekilorea, bazka landareak eta artoa.
- Lehengo nekazari kooperatiba txiki eta ugarien ordez, koperatiba handi bakar batzuk ezarri dira, silo egokiak dituztenak zereal uztak almazenatu eta saltzeko.
- Lurzati berrantolamenduak aurrera egin du.
Bertako klima mediterraniar kontinentalizatuak baldintzatzen ditu eremu honetako nekazaritza jarduera: prezipitazioak urriak dira (urtean 500 mmtik behera) eta tenperaturak muturrekoak (uda beroak eta negu hotzak). Bitarte termikoa altuagoa da (17º C baino gehiago).
Erriberako bi paisaia tipikoak lehor lurra eta ureztalurra dira.
Lehor lurrak hartzen du azalera handiena. Bertan hiruko mediterraniarra etortzen da. Zereal asko egiten da Bardean eta Montes de Cierzon, mahasti asko Murchante, Cintruénigo eta Cascanten, eta oliboa Ablitasen. Lehor lurretan ardi azienda bazkatzen da.
Prezipitazioak hain urriak eta irregularrak direlarik, Erriberako alderdi asko (Ebroko eta haren ibaiadar Ega eta Aragoiko terrazak) ureztalur bihurtu dira.
Eremu honetan ureztalurrak ugaltzeko proiektuak Erdi Aroan hasi ziren eta Aro modernoan segitu, Tausteko ubidea, Ebroko ezker hegitik, eta Aragoiko Ubide Inperiala (El Bocal uharkatik hasita), egin zirenean. XX. mende hasieran Lodosako ubidea egin zen eta mende erdialdean Bardeetakoa, ura Aragoitik hartzen baitu, Esako urtegian.
Ureztalurretako nekazaritza sistema tipikoa polilaborantza da. Frutarbolak eta barazkiak (tomatea, piperra, alkatxofa, letxuburuak, kardua eta esparragoa), izan dira Nafarroako kontserba industrian oinarri eta tradizio gehien izan dutenak. Artoa ere egiten da eta alfalfa bezalako bazka landareak.
Abeltzaintza gero eta gehiago ukuiluko abeltzaintza komertziala da. Zerri, hegazti eta txekor azienda da nagusi